Ikurriña kendu dute udaletxeko balkoitik

Urteetan zehar horrela egon da Zaratamoko udaletxeko balkoia

Baina orain horrela utzi dute Kandidatura Independientekoek, inori ezer esan barik, inorekin ezer kontsultatu barik.

Baina Zaratamoko BILDUk deituta herritarrok omenaldia egin genien ikurriñari eta Nafarroa bizirik mantentzearren horrenbeste lan egin duten nafarrei

Espainako inperialismoak ez du neurririk eta haien obsesio bakarra da argi geratzea nork agintzen duen eta nor den menpeko. Horregatik ejerzitoarekin zein legeen bidez ahalegintzen dira euskaldunon menpekotasuna agerian uzten. Eta horretarako askotan haien agindukerien aurrean men egin eta belauniko jartzen diren agintariak topatzen dituzte.

Baina bagaude men egiteko prest ez gaudenok, gure herria eta gure ikurra defendatzeko prest gaudenok. Horrela erakutsi genuen lehengo egunean eta udaletxeko balkoian ikurriñarekin batera Nafarroako kateak eta Arrano Beltza ere jarri genituen.