Aurrekontua.Herritarren partehartzea ezinbestekoa

Krisia, gastuak murriztu behar ditugu, ez dago dirurik,…horixe da egunero errepikatzen diguten matraka.  Esan, eta hori aitzakitzat hartuta zerbitzu publikoak murrizten dizkigute. Diru publikoak herritarroi kendu eta “merkatu”en eskuetan jartzen dituzte agintari politikoek. Herritarrok gure zergak beti bezala, edo agian gehiago, ordaintzen ditugun bitartean, gutxiago itzultzen digute.

Baina, “nahikoa da” esateko ordua heldu da. Aldaketa politiko eta sozial baterako inoiz baino premia handiagoa dugu. Erakunde publikoek duten dirua guk herritarrok eman diegu eta guk herritarrok esango diegu diru hori zelan eta zertan gastatu. Aurrekontuetako dirua gutxien dutenen beharrak asetzera bideratu behar dugu. Horretarako herritarrok erabaki behar dugu zertan gastatu dagoen dirua.

BILDUk hauteskunde kanpainan esan zuen Zaratamon  aurrekontua herritar guztion artean egin behar genuela. Gure ustez aurrekontua behetik gora osatu behar da, eta herritarrok esan behar dugu zertan gastatu udalaren  diruak.

Horretarako, BILDUkook auzo guztietara joango gara eta auzokideekin egongo gara, Zaratamoko herritar guztiok hitza izan dezagun. Guztien iritzia kontuan hartuta ahaleginduko gara 2012ko aurrekontua osatzen.

Guztion iritzia OSO INPORTANTEA delako, dei egiten dizuegu parte har dezazuen auzoetan egingo ditugun batzarretan.

PARTE HARTU!!!